lunes, 9 de noviembre de 2026

HAITIREKIN BAT EGITEN

 Aurten ere, gure ikastetxeak FISCekin batera Haitiko proiektuan parte hartuko du. Proiektu honen bidez, Haitiko haur eta familien errealitatea ezagutzeko aukera izango dugu, eta elkartasunaren, justiziaren eta konpromisoaren balioak lantzen jarraituko dugu.

Horretarako, ikasleek adinera egokitutako materiala ikusi eta hausnartuko dute. Bideoen, irudien eta testigantzen bidez, Haitiko komunitateen egoera hobeto ezagutuko dugu, eta geure buruari galdera garrantzitsuak egingo dizkiogu:

  • Nola bizi dira beste herrialde batzuetako haur eta familiak?
  • Zer egin dezakegu mundu justuago bat eraikitzeko?
  • Nola lagun dezakegu, gure eguneroko ekintza txikien bidez?

Ikaskuntza honek gure bihotza zabaltzera eta beste pertsona batzuekin lotura estuagoa sentitzera gonbidatzen gaitu. Izan ere, mundua aldatzeko bidea elkar ezagutzetik eta elkar zaintzetik hasten da.

Haitirekin bat eginez, itxaropena eraikitzen jarraitzen dugu. 馃挋馃寧


domingo, 8 de noviembre de 2026

MARIA HAURRAREN HILABETEA

 Egun on denoi! Laster egun berezi bat ospatuko dugu gure eskolan: azaroaren 20an, Maria Haurraren jaia. Agian Mariaz pentsatzen dugunean, Jesusen ama bezala irudikatzen dugu. Baina Maria ere haurra eta gaztea izan zen, gu bezala.

Mariak berak ere ikasi behar izan zuen. Hazi egin zen. Zalantzak izango zituen. Beste pertsonen laguntza beharko zuen. Eta pixkanaka ikasi zuen Jainkoarengan konfiantza izaten eta besteak maitatzen. Horregatik aukeratu zuen Santa Joanak Maria Haurraren irudia bere ikasleentzat hain garrantzitsua izatea.

Joanak bazekien pertsona ona izatea ez dela egun batetik bestera lortzen. Pixkanaka ikasten dugu. Entzuten ikasten dugu. Besteak errespetatzen ikasten dugu. Barkatzen ikasten dugu. Laguntzen ikasten dugu. Eta besteak zaintzen ere ikasten dugu. Maria ere horrela hazi zen.

Horregatik, Maria Haurrari begiratzeak galdera bat egitera gonbidatzen gaitu: Ni, zertan ari naiz hazten? Ez gara altueraz edo adinez hazteaz bakarrik ari. Agian pazientzia handiagoa izaten ari naiz. Agian besteak gehiago entzuten. Agian lagun hobea izaten. Agian etxean gehiago laguntzen. Agian bakarrik dagoen norbaitengana hurbiltzen.

Guztiok daukagu zerbait ikasteko eta hobetzeko. Eta ez dugu perfektuak izan behar. Garrantzitsuena da egunero urrats txiki bat ematea. Datozen egunetan Maria Haurrari begiratuko diogu eta bere balio batzuk ezagutuko ditugu. Gaur, lehenengo pausoa hau izango da:

Pentsatu: zer balio landu nahi dut nik gehiago nire bizitzan?

MAITA EZAZU, MARIA BEZALA HAZTEN ETA BESTEAK ZAINTZEN IKASIZ!



Zer gustatzen zait nire buruaz? Zein da nire indarguneetako bat? Zertan gustatuko litzaidake gehiago haztea edo hobetzea?

martes, 3 de noviembre de 2026

MUGAK, ZUK JARTZEN DITUZU!

 

Aste honetan, LHko ikasleek 脕lex Rocaren istorioa ezagutuko dute goizeko gogoetan.

Alexek bere bizitzan hainbat zailtasuni aurre egin behar izan die, baina horrek ez dio eragotzi bere ametsen atzetik joatea eta erronka handiak lortzea. Bere historiaren bidez, ikasleekin ideia garrantzitsu batzuk landuko ditugu:

馃挭 Zailtasunen aurrean ez amore ematea.
馃 Besteen laguntzaren garrantzia.
❤️ Pertsona bakoitza den bezala baloratzea.
馃尡 Geure buruarengan konfiantza izatea eta hazten jarraitzea.

脕lex Rocaren leloak ederki laburbiltzen du gogoetaren mezua:

«Muga zeuk jartzen duzu.»

Bideoa ikusi ondoren, ikasleek beren adinera egokitutako hausnarketa egingo dute:
Zer egiten dut zailtasun bat aurkitzen dudanean? Nork laguntzen dit aurrera egiten? Eta nik nola lagun diezaioket beste bati?

馃帴 Ikusi aste honetako gogoetan erabiliko dugun bideoa:


Batzuetan ezin dugu gertatzen zaiguna aukeratu, baina bai nola erantzun, nola saiatu eta nola lagundu elkarri.

lunes, 2 de noviembre de 2026

GUREGAN ARRASTO ONA UTZI DUTENAK GOGORATUZ!

Egun on denoi! Azken egun hauetan bi egun berezi izan ditugu. Azaroaren 1ean Santu Guztien Eguna ospatu genuen, eta atzo, azaroaren 2an, dagoeneko gure artean ez dauden pertsonak gogoratzeko eguna izan zen. Gaur horri buruz pixka bat pentsatu nahi dugu. Baina ez dugu tristuraz bakarrik hitz egingo. Gogoratzeaz eta eskertzeaz ere hitz egingo dugu.

Gure bizitzan pertsona askok uzten dute arrastoa: batzuek momentu zailetan lagundu digute; beste batzuek entzun egin gaituzte; batzuek barre egiten irakatsi digute; beste batzuek aholku bat eman digute edo beti gure ondoan egon dira. Pertsona horietako batzuk gurekin daude oraindik. Beste batzuk, agian, dagoeneko ez.

Bai…, zerbait berezia gertatzen da: Pertsona bat gure ondoan ez dagoen arren, gugan utzi duen arrastoa gera daiteke. Bere hitzak gogoratzen ditugu. Elkarrekin bizi izandako uneak. Bere irribarrea. Bere keinuak. Guri erakutsi ziguna. Horregatik, norbait gogoratzea ez da bakarrik faltan botatzea, sskerrak ematea ere bada.

Gaur unetxo batez geldituko gara. Pentsa ezazu zure bizitzan arrasto ona utzi duen pertsona batean. Zurekin egon daiteke oraindik, edo agian dagoeneko ez. Zer eman dizu pertsona horrek? Zer ikasi duzu berarengandik?

Eta orain beste galdera bat: Nik zer nolako arrastoa utzi nahi dut besteengan? Agian norbaitek gogoratuko du entzun egin niolako. Agian lagundu egin niolako. Agian bakarrik zegoenean hurbildu nintzelako. Agian hitz on bat esan niolako. Egunero uzten dugu arrastoren bat besteengan. Saia gaitezen arrasto ona izaten.

MAITA EZAZU, BESTEENGAN ARRASTO ONA UTZIZ!



Keinu 1: Sensibilizazio galderak: Nor da nire bizitzan arrasto ona utzi duen pertsona bat? Zer ikasi dut berarengandik? Nik zer arrasto utzi nahi dut besteengan?

Keinu 2: Egin minutuko isilunea gure bizitzan garrantzitsuak izan diren pertsonak gogoratzeko eta haiengandik jaso duguna eskertzeko.

lunes, 26 de octubre de 2026

SANTU GUZTIEN EGUNA ETA GAU BELTZA

Oroitzapen politak, esker ona eta maitasun-keinu txikiak

Santuak pertsona oso bereziak izan ziren, gu bezala hemen Lurrean bizi zirenak.

Santuak ez ziren pertsona perfektuak. Maitatzen, laguntzen, barkatzen eta mundua pixka bat hobea egiten saiatu ziren pertsonak ziren. Eta guk ere egin dezakegu hori!

Pertsonak laguntzen eta zaintzen zituzten, eskuak luzatzen zituzten, otoitz egiten zuten, barkatzen zuten...

Gau Beltza eta gure oroitzapenak



Aspaldi, Euskal Herriko herri askotan, udazkeneko gau ilunak iristen zirenean, jendea kalabazak hustu, barruan argi bat jarri eta etxeak apaintzen hasten zen. Gau Beltza ospatzen zuten, urteko garai ilunari eta gure oroitzapenei ongietorria egiteko.

Egun horretan, gogoratzen ditugu maite ditugun pertsonak, gure ondoan egon ala ez. Haiekin bizitako une politak gogoratzeak irribarre bat ekar diezaguke, eta eskerrak eman diezazkiekegu gure bizitzako parte izan direlako.

Egun honek gogorarazten digu maitasuna eta oroitzapen politak gurekin geratzen direla, eta inguruko pertsonei maitasuna erakustea oso garrantzitsua dela.

Gogoetaren helburua

Maite ditugun pertsonen oroitzapen politak baloratzea, esker ona lantzea eta maitasuna eguneroko ekintza txikien bidez adieraztea, tristuran edo galeraren minean gehiegi sakondu gabe.

Jardueraren garapena

1. Hasiera: Irakasleak Gau Beltzaren esanahia azalduko du, oroitzapenekin eta guretzat garrantzitsuak diren pertsonekin lotuz.

2. Jarduera: Haurrek pertsona berezi batekin bizitako une polit bat gogoratuko dute, eta marraztu edo idatziko dute.

3. Partekatzea: Nahi dutenek beren oroitzapena azalduko diete ikaskideei. Inor ez da hitz egitera behartuko.

4. Amaiera: Guztion artean pentsatuko dute nola erakutsi diezaiekegun maitasuna eta esker ona gure inguruko pertsonei.

Gogoeta-galderak

  • Zer gauza polit gogoratzen ditugu maite ditugun pertsonez?

  • Nola sentitzen gara haiekin bizitako uneak gogoratzean?

  • Zer ikasi dugu pertsona horiengandik?

  • Nola erakuts diezaiekegu gure maitasuna eta esker ona inguruko pertsonei?

Gogoratu: denok egin dezakegu mundua pixka bat hobea, egunero maitasun-keinu txikiak eginez! ❤️



SANTU GUZTIEN EGUNA

 Egun on denoi! Laster, hurrengo asteburuan hain zuzen ere, Santu Guztien Eguna ospatuko dugu. “Santu” hitza entzuten dugunean, agian elizetako irudiak edo duela urte asko bizi izan ziren pertsonak etortzen zaizkigu burura. Baina… zer da santu izatea?

Santuak ez ziren pertsona perfektuak. Haiek ere zalantzak izan zituzten, akatsak egin zituzten eta momentu zailak bizi izan zituzten. Baina gauza bat saiatu ziren egiten: Jesusen eredua jarraituz, beste pertsonak maitatzen saiatu ziren.

Eta hori eguneroko gauza txikietan egiten zuten: bakarrik zegoenarengana hurbilduz; laguntza behar zuenari eskua luzatuz; barkatzen saiatuz; daukatena besteekin partekatuz; triste zegoenari entzunez… Ez al zaizkizue ezagunak egiten gauza horiek? Azken asteotan guk ere horretaz hitz egin dugu: besteak ikusi, entzun, zaindu, lagundu eta inor bakarrik ez utzi.

Jesusek honela esan zien bere lagunei: «Zuek zarete munduaren argia.» (Mt 5,14)

Argi batek ez du zarata handirik egiten. Baina pizten denean, ingurua pixka bat argiago egiten du. Guk ere gauza bera egin dezakegu. Agian ez dugu gauza ikusgarririk egingo. Baina gure keinu txikiekin gure ingurua pixka bat hobea egin dezakegu.

Pentsa ezazu une batez: Nor da nire inguruan ongia egiten duen pertsona bat? Zer dauka pertsona horrek berezia?

Eta beste galdera bat: Nik zer egin dezaket gaur nire inguruan argi pixka bat jartzeko?

MAITA EZAZU, ZURE INGURUAN ARGIA IZANEZ!



Aukeratu bi keinu hauen artean:

Keinu 1: Sensibilizazio galderak: Zer esan nahi du niretzat “pertsona ona” izateak? Nor ezagutzen dut bere keinuekin besteei on egiten diena? Zer keinu txiki egin dezaket nik aste honetan nire ingurua hobetzeko?

Keinu 2: Minutuko isilunea egin ezazu guretzat onak izan diren pertsoanak gogoratzeko eta euren presentzia eskertzeko.

mi茅rcoles, 21 de octubre de 2026

Elkartasunak mugak gainditzen ditu: Kongoko errealitatera hurbildu gara/La solidaridad traspasa fronteras: nos acercamos a la realidad del Congo.

Atzo arratsaldean, urriak 20, El Pilar Ikastetxean elkartasun-topaketa berezia izan genuen. Bertan, FISC erakundeak Kongoko Errepublika Demokratikoko Kalemie hirian garatzen duen proiektua ezagutzeko aukera izan genuen.

Ayer por la tarde, 20 de octubre, celebramos en El Pilar Ikastetxea un encuentro muy especial en torno a la solidaridad. Tuvimos la oportunidad de conocer el proyecto que FISC desarrolla en Kalemie, Rep煤blica Democr谩tica del Congo.




Proiektu honen helburua gatazka armatuaren ondorioz lekualdatutako emakumeen eta familien bizi-baldintzak hobetzea da, osasun-arreta, laguntza psikologikoa eta prestakuntza eskainiz. Horretarako, osasun-azpiegiturak berritu eta beharrezko ekipamenduak eskuratu nahi dira.

Esta iniciativa busca mejorar las condiciones de vida de mujeres y familias desplazadas por el conflicto armado, facilitando atenci贸n sanitaria, acompa帽amiento psicol贸gico y formaci贸n. Para ello, se contempla la rehabilitaci贸n de instalaciones sanitarias y su dotaci贸n de equipamiento m茅dico.


Irungo Udalaren laguntza jaso duen ekimen honen bidez, urrun dagoen baina axolagabe uzten ez gaituen errealitate batera hurbildu ginen.

Gracias a este proyecto, que cuenta con el apoyo del Ayuntamiento de Irun, pudimos acercarnos a una realidad lejana geogr谩ficamente, pero que no puede dejarnos indiferentes.

Eskerrik asko topaketan parte hartu zenuten guztioi!

¡Gracias a todas las personas que participasteis en el encuentro!


Elkartasuna ez da distantzietan neurtzen, besteengana hurbiltzeko dugun gaitasunean baizik.

Porque la solidaridad no se mide en distancias, sino en nuestra capacidad de acercarnos a los dem谩s.



lunes, 19 de octubre de 2026

GIZA KORAPILOA

 Urriaren 19ko gogoetan elkarlanaren garrantzia landuko dugu. Horretarako, "Giza korapiloa" izeneko dinamika egingo dugu.

Ikasleak talde txikietan jarriko dira zirkuluan, eta eskuak gurutzatuz, beste bi kideri helduko diete. Ondoren, hitzik egin gabe eta eskuak askatu gabe, osatutako korapiloa desegiten saiatuko dira. LH1 eta LH2ko ikasleekin talde txikiagoetan egingo da, irakasleen laguntzarekin.

Jolas honen bidez, ikasleek elkarren beharra dugula esperimentatuko dute, helburu bat lortzeko entzutea, pazientzia eta lankidetza ezinbestekoak direla ohartuz.

Gogoetarako galdera: Zergatik da errazagoa arazo bat konpontzea elkarrekin, bakarka baino?

Elkarrekin aritzeak ideiak partekatzeko, elkarri laguntzeko eta zailtasunei aurre egiteko aukera ematen digu. Horrela, taldean indartsuagoak garela ikasten dugu.

“Batasunean indarra dago.” 馃挋馃



domingo, 18 de octubre de 2026

MAITA EZAZU, BESTEEK EGITEN DUTENA ESKERTUZ!

 Egun on denoi! Azken gogoetetan besteak zaintzeko modu asko ikusi ditugu: bakarrik dagoenarengana hurbiltzea, laguntzea, entzutea eta besteen beharrak ikustea. Gaur beste zerbait proposatu nahi dizuegu: eskerrak ematea.

Egunero pertsona askok gauza txikiak egiten dituzte gure alde: etxean norbaitek gosaria prestatzen digu, lagun batek entzuten digu, irakasle batek zerbait azaltzen digu berriro, ikaskide batek materiala uzten digu, norbaitek galdetzen digu: «Ondo zaude?»

Askotan ohitu egiten gara gauza horietara eta ez gara konturatzen. Baina hitz txiki batek asko esan dezake: «Eskerrik asko.»

Eskerrak ematen dugunean, beste pertsonari hau esaten diogu: «Ikusi dut egin duzuna», «Garrantzitsua izan da niretzat», «Zu ere garrantzitsua zara niretzat»…

Jesusek ere eskerrak ematen jakin zuen. Behin, hamar pertsona sendatu zituen, baina bakarra itzuli zen berari eskerrak ematera. Orduan Jesusek galdetu zuen: «Ez al ziren hamarrak sendatu? Non dira beste bederatziak?» (Lk 17,17)

Batzuetan asko eskatzen dugu. Baina… eskertzen al dugu jasotzen duguna?

Pentsa ezazu une batez: Nori eman diezazkioket gaur eskerrak? Agian etxeko norbaiti, gian lagun bati, agian ikaskide bati, agian irakasle bati. Ez dugu hitzaldi handirik behar. Batzuetan nahikoa da pertsonari begiratzea eta esatea: «Eskerrik asko»

MAITA EZAZU, BESTEEK EGITEN DUTENA ESKERTUZ!


Nor da azkenaldian niretzat zerbait ona egin duen pertsona bat? Esan al diot eskerrik asko? Nori eman diezazkioket gaur eskerrak, eta zergatik?

domingo, 11 de octubre de 2026

DOMUND EGUNA

 Egun on denoi! Azken asteotan besteak zaintzeko modu desberdinez hitz egin dugu: besteak benetan ikusteaz, entzuteaz, hitz onak erabiltzeaz eta inor bakarrik ez uzteaz.

Gaur gure begirada pixka bat urrunago eramango dugu. Laster DOMUND eguna ospatuko dugu. Egun horretan, munduko hainbat tokitan beste pertsonen ondoan bizi eta lan egiten duten misiolariak gogoratuko ditugu.

Misiolari izatea ez da bakarrik herrialde urrun batera joatea. Misiolari izatea da besteengana hurbiltzea, haien beharrak ikustea eta laguntzeko prest egotea.

Munduan badira guk baino aukera gutxiago dituzten pertsonak: eskolara joateko zailtasunak dituzten haurrak, osasun-arreta eskasa duten familiak, gerratik ihesi joan behar izan duten pertsonak edo bakarrik eta baztertuta bizi direnak. Misiolari askok haien ondoan egotea erabaki dute.

Baina DOMUNDak galdera bat ere egiten digu guri: Eta nik? Zer egin dezaket besteengatik?

Agian ez gara Afrikara, Asiara edo Amerikara joango. Baina gure inguruan ere misiolari izan gaitezke: laguntza behar duenari eskua luzatuz, bakarrik dagoenarengana hurbilduz, daukaguna partekatuz edo beste pertsonen egoerarekiko axolagabe ez geratuz.

Jesusek bere ikasleei esan zien: «Zoazte mundu osora eta hots egin berri ona.» (Mk 16,15)

Mundua oso handia da. Baina hura aldatzen hasteko, batzuetan, ondoan dugun pertsonarekin hastea nahikoa da.

MAITA EZAZU, ZURE BEGIRADA MUNDURA ZABALDUZ!


Zergatik erabakitzen dute pertsona batzuek beren bizitza besteen alde eskaintzea? Eta ni, nire eguneroko bizitzan, nola izan naiteke “misiolari” nire ingurukoentzat?

lunes, 5 de octubre de 2026

GURE EMOZIOEN MOTXILA

 Urriaren 10ean, Osasun Mentalaren Nazioarteko Eguna dela eta, Lehen Hezkuntzako ikasleekin "Emozioen motxila" izeneko gogoeta egin dugu.

Jarduera honen bidez, denok emozioak ditugula eta batzuetan emozio horiek gure barruan "motxila" bat bezala eramaten ditugula hausnartu dugu. Ikasleek pozak, beldurrak, kezkak eta ilusioak identifikatu dituzte, eta horiei buruz hitz egiteak zein garrantzitsua den ikusi dute.

Gogoetak gogorarazi digu ez gaudela bakarrik: zailtasunak ditugunean, laguntza eskatzea ausardia dela eta inguruan ditugun pertsonengan konfiantza izan dezakegula.

Elkar entzunez eta zainduz, gure ongizatea eta ikaskuntza hobetzen ditugu.

Zaindu dezagun gure motxila emozionala, egunero pixka bat gehiago. 馃挋



domingo, 4 de octubre de 2026

MAITA EZAZU, INOR BAKARRIK EZ UTZIZ!

 Egun on denoi! Batzuetan, jendez inguratuta egon arren, bakarrik senti gaitezke. Gelan, patioan edo talde-lan batean, agian norbait bakarrik geratzen da. Batzuetan lotsatia delako. Beste batzuetan berria delako. Edo, besterik gabe, ez dakielako nola hurbildu besteengana.

Eta horrelakoetan, keinu txiki batek asko lagun dezake: “Etorri gurekin” edota “Nahi duzu gure taldean egon?” edota “Zer moduz zaude?” Hiru esaldi besterik ez dira. Baina norbaitentzat oso garrantzitsuak izan daitezke.

Jesusek askotan egiten zuen hori: besteek alde batera uzten zituzten pertsonengana hurbiltzen zen. Haiekin hitz egiten zuen, entzuten zien eta garrantzitsuak zirela sentiarazten zien.

Guk ere gauza bera egin dezakegu. Ez dugu mundu guztiarekin lagun minak izan behar. Baina inork ez luke ikusezina sentitu behar.

Pentsa ezazu une batez:

Ba al dago nire inguruan bakarrik geratzen den norbait?

Batzuetan, bestea zaintzea bestearengana hurbiltzea besterik ez da.

MAITA EZAZU, INOR BAKARRIK EZ UTZIZ!



Nola sentitzen naiz talde batean kanpoan geratzen naizenean? Nola antzeman dezaket norbait bakarrik dagoela? Zer egin dezaket aste honetan norbait taldean sartuta senti dadin?

domingo, 27 de septiembre de 2026

MAITA EZAZU, GURE HITZEKIN BESTEAK ZAINDUZ!

 Egun on denoi! Dagoeneko ikasturteari hasiera eman diogu, eta gure leloak gogorarazten digu: MAITA EZAZU, besteak zaindu!

Azken asteotan, lelo hau gure eguneroko bizitzara eramaten ari gara. Lehenengo, begiradaz hitz egin genuen: bestea benetan ikusteaz. Ondoren, entzuteaz: besteari arreta eskaintzeaz eta bere beharrak kontuan hartzeaz.

Gaur, beste pauso bat emango dugu: HITZEN inguruan arituko gara.

Batzuetan ez gara konturatzen zenbaterainoko indarra duten gure hitzek. Hitz batek norbait animatu dezake, konfiantza eman, irribarrea eragin edo bakarrik ez dagoela sentiarazi. Baina hitz batek min ere egin dezake.

Gure hitzek zaindu dezakete. “Eskerrik asko”, “animo”, “lagunduko dizut”, “barkatu” edo “ondo zaude?” bezalako hitz txikiek asko esan dezakete.

Gaur, beraz, pentsa dezagun: zer uzten dute nire hitzek besteengan?

Agian, nire hitz batek norbaiten eguna hobetu dezake. Agian, beste bati behar duen animoa eman diezaioket. Agian, isilik geratzea baino hobe izango da hitz on bat esatea.

Gaurko konpromisoa: pertsona bati hitz on bat esatea, benetan eta bihotzez.

MAITA EZAZU, GURE HITZEKIN BESTEAK ZAINDUZ!



Zer hitz entzutea gustatzen zait niri zailtasunak ditudanean?
Eta gaur, norbaiti zer hitz on esan diezaioket? 

martes, 22 de septiembre de 2026

IRUN-FISC KOOPERAZIOA (MUNDUAN LANKIDETZAN)

Irungo Udalak diruz lagundu duen FISCen proiektua aurkezten dizuegu. Os presentamos el proyecto de la FISC que ha sido financiado por el ayuntamiento de Irun.

 IZENBURUA:

Arreta medikoa eta sanitarioa hobetzea, azpiegiturak birgaitzearen, ekipamenduaren eta prestakuntza prebentzioaren bidez, eta Kalemien (Tanganica, RDCongo) gatazka armatuaren biktima diren emakume eta familiei laguntzea.

Mejora de la atenci贸n m茅dico-sanitaria mediante rehabilitaci贸n de infraestructuras, equipamiento y prevenci贸n formativa y acompa帽amiento a mujeres y familias desplazadas en Kalemie v铆ctimas del conflicto armado, Tanganica, RDCongo.

HELBURUAK:

HELBURU OROKORRA (HO):  Gatazka armatuaren ondorioz lekualdatuak izan diren eta gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dauden abusuen biktima diren emakumeen eta haien familien arreta mediko-sanitarioa hobetzea, Kalemie hirian (Tanganyika).

OBJETIVO GENERAL: Mejora de la atenci贸n m茅dico-sanitaria de mujeres v铆ctimas de abusos y familiares desplazadas por raz贸n del conflicto armado en riesgo de exclusi贸n social, en la ciudad de Kalemie, Tanganica.

HELBURU ESPEZIFIKOA (HE): Osasun-azpiegiturak birgaitzea eta ekipamendua hornitzea, baita prebentzio mediko eta psikologikoari buruzko ezagutzak eskaintzea ere, Kalemieko (Tanganyika, Kongoko Errepublika Demokratikoa) La Esperanza Entzute Zentroko (CSEEC) emakume eta familia lekualduentzat.

OBJETIVO ESPEC脥FICO: Rehabilitaci贸n de infraestructuras sanitarias y dotaci贸n de equipamiento y de conocimientos sobre prevenci贸n m茅dica y psicol贸gica para mujeres y familias desplazadas en el Centro de Escucha la Esperanza CSEEC en Kalemie, Tanganica, RDCongo.


DIBULGAZIO-SAIOA / SESI脫N DIVULGATIVA

Proiektuaren baitan, sentsibilizazio eta dibulgazio saio bat egingo da El Pilar Ikastetxean. Bertan, Kalemien garatzen ari den ekimena, emakume eta familien egoera eta proiektuak duen inpaktua ezagutaraziko dira hezkuntza-komunitateari.

Fecha, hora y lugar: urriaren 20an, 16:45ean, Prudencia Arbide aretoan.

Dentro del proyecto, se llevar谩 a cabo una sesi贸n de sensibilizaci贸n y divulgaci贸n en El Pilar Ikastetxea. Durante el encuentro se dar谩 a conocer la realidad de las mujeres y familias beneficiarias, as铆 como el trabajo desarrollado y el impacto del proyecto en Kalemie.

Fecha, hora y lugar: 20 de octubre, a las 16:45 h, en el sal贸n Prudencia Arbide.

PROIEKTUAREN INFORMAZIOA

ARGAZKIAK eta DESKRIBAPENA hemen sakatu >>> 馃攨


domingo, 20 de septiembre de 2026

MAITA EZAZU, BESTEAK ADI ENTZUTEN!

 Egun on denoi! Joan den astean, besteak benetan ikustearen garrantziaz hitz egin genuen. Gaur, pauso bat gehiago emango dugu: besteak entzuteaz.

Askotan pentsatzen dugu entzutea erraza dela. Baina… benetan entzuten al dugu? Batzuetan, bestea hitz egiten ari den bitartean, gure erantzuna prestatzen ari gara. Beste batzuetan, mugikorra begiratzen dugu edo burua beste nonbait daukagu. Eta, batzuetan, pertsona batek esaten duenaren atzean zer dagoen ere ez dugu ikusten.

Benetan entzuteak arreta jartzea esan nahi du. Besteak esaten duena kontuan hartzea, bere sentimenduak ulertzen saiatzea eta, batzuetan, erantzun beharrean, besterik gabe, ondoan egotea.

Jesusek honela esaten digu Ebanjelioan: “Belarriak dituenak, entzun beza.” (Mk 4,9)

Agian, gaurko gonbidapena ez da gehiago hitz egitea, baizik eta gehiago entzutea. Norbaitek gure arreta behar duenean, mugikorra alde batera uztea. Norbait triste dagoenean, zer gertatzen zaion galdetzea. Eta norbaitek hitz egin nahi duenean, benetan hari begiratzea eta entzutea.

Batzuetan, zaintzeko modurik onena ez da zerbait egitea, baizik eta bestea entzutea.

MAITA EZAZU, BESTEAK ADI ENTZUTEN!



Zer esan nahi du benetan pertsona bat entzuteak? Zerk eragozten digu batzuetan besteak ondo entzutea? Zer egin dezaket aste honetan, pertsona bat gutxienez, benetan entzuteko?

domingo, 13 de septiembre de 2026

Maita ezazu, BEGIRADA hurbil batekin, eta lagundu besteak

Kaixo denoi eta ongi etorri ikasturte berri honetara! Ikasturte berri honetako LELOAK mezu argi bat proposatzen digu: MAITA EZAZU, besteak zaindu!

Urtero bezala, gure leloak badu kanta bat ere. Eta bertan honela esaten da: “Maita ezazu, begirada hurbil batekin, eta lagundu besteak.”

Batzuetan maitasuna zerbait handia dela pentsatzen dugu, baina askotan eguneroko gauza txikietan hasten da: begirada hurbil batekin, irribarre polit batekin, hitz on batekin, laguntzeko prest dagoen esku batekin edo bestea entzuteko gai den bihotz batekin.

Jesusek esan zuen: “Maita ezazu zeure hurkoa zeure burua bezala.” (Mk 12,31)

Gure inguruko pertsonak ez dira ikaskide edo lagunak soilik. Pertsonak dira, bakoitza bere istorioarekin, pozekin eta zailtasunekin. Eta denok dugu zainduak eta maitatuak izateko beharra.

Horregatik, gaur, une batez, pentsa ezazu: Nor dago nire inguruan nire laguntza, nire irribarrea edo nire arreta behar duena?

Agian, zure keinu txiki batek norbaiten eguna alda dezake. Agian hitz on batek itxaropena piztu dezake. Agian zure begirada atseginak norbait bakarrik ez sentitzea lortuko du.

Juanak, duela lau mende, erakutsi zigun bezala, maitasuna ez da bakarrik sentitzen den zerbait; maitasuna egiten den zerbait da. Beraz, has dezagun ikasturtea konpromiso txiki batekin: besteak gehiago begiratu, entzun eta zaindu.

MAITA EZAZU, BESTEAK ZAINDU!



Zer alde dago “pertsona bat ikustearen” eta “pertsona bat benetan ikustearen” artean?

martes, 30 de junio de 2026

MAITA EZAZU, besteak zaindu

 KAIXO!

Ongi etorri 2026-2027 ikasturtera!

Ikasturte berri bat hasi dugu, eta ilusioz beteriko bide berri bati ekingo diogu elkarrekin. Aurten, Mariaren Lagundiko ikastetxeetan lelo berezi batek lagunduko digu:

«Maita ezazu, besteak zaindu»

Iaz gure burua zaintzearen eta bakoitzak barruan duen argia piztearen garrantzia ikasi genuen. Aurten, argi hori besteekin partekatzen ikasiko dugu.

Jesusek honela gonbidatzen gaitu:

«Nik maitatu zaituztedan bezala, maitatu zuek ere elkar.» (Jn 13,34)

Batzuetan presaka bizi gara: ikasten, jolasten, korrika batetik bestera... Eta horregatik, askotan ahaztu egiten zaigu ondoan dugunari begiratzea, entzutea edo laguntzea.

Gure eskolan, ordea, pertsona guztiak gustura sentitzea nahi dugu. Denok dugu lekua hemen. Denok gara garrantzitsuak.

Horregatik, gure ikastetxea honelakoa izatea nahi dugu:

✨ Elkar errespetatzen dugun lekua.
✨ Elkarri laguntzen diogun lekua.
✨ Entzuten eta ulertzen ikasten dugun lekua.
✨ Maitasuna eta adiskidetasuna zabaltzen ditugun lekua.

Zaintzea ez da gauza handiak egitea bakarrik. Egunero egin ditzakegun keinu txikietan hasten da:

馃槉 Irribarre batekin.
馃憘 Entzuteko prest dagoen belarri batekin.
馃 Laguntzeko luzatzen den esku batekin.
❤️ Besteak kontuan hartzen dituen bihotz batekin.

Keinu txiki horiek mundua pixkanaka aldatzen dute.

Aurten, nahi dugu:

馃専 Gela eta txoko guztiak topagune atseginak izatea.
馃専 Pertsona bakoitzak bere lekua aurkitzea.
馃専 Zaintzako keinu bakoitzak itxaropena eta poza piztea.

Denok elkar maitatzen eta zaintzen ikasten dugunean, gure eskola argi bihurtzen da, eta argi horrek mundua ere argitzen du.

2026-2027 ikasturte zoragarria izan dezazuela!

Maita ezazu, besteak zaindu! ❤️馃✨

MAITA EZAZU, besteak zaindu!

KAIXO!

Ongi etorri 2026-2027 ikasturtera!

Aurten, Mariaren Lagundiko ikastetxeetan, aurrera egiten jarraituko dugu zaintzaren benetako kultura baterantz (zaintzatasuna), lelo berri batekin: «Maita ezazu, besteak zaindu»

Joan den ikasturtean gure burua zaintzearen eta gure argia piztearen garrantziaz jabetu ondoren, beste urrats bat emango dugu: argi hori gure ondoan ibiltzen direnekin partekatzen ikastea. Bide honetan, Jesusek gonbidapen xume baina sakon honekin laguntzen digu:

«Nik maitatu zaituztedan bezala, maitatu zuek ere elkar» (Jn 13,34).

Erritmo handiko gizarte aldakor batean bizi gara, eta ez da erraza “geldialdi bat” egitea, entzutea edo besteei arreta jartzea. Horregatik, gure ikastetxea pertsonak goxotasunez hartzeko, errespetatzeko, laguntzeko eta maitatzeko lekua izatea nahi dugu. Ikastetxeak guztiontzat elkar zaintzeko, hitz egiteko, ulertzeko eta eskua luzatzeko elkargune izatea nahi dugu.

Gure eskolan, pertsona oro onartua, errespetatua, lagundua eta maitatua sentituko den lekua izan behar da; zaintzarako, elkarrizketarako eta elkar ulertzeko gunea, hain zuzen ere.

Zaintzan hezteak pertsona bakoitzaren duintasunaz jabetzen diren pertsonak heztea esan nahi du. Helburua da enpatia, errukia, senidetasuna, elkartasuna eta guztion ongiaren aldeko konpromisoa garatzeko gai diren pertsonak heztea.

Hurbiltasunetik elkarrekin bizitzen ikastea, harreman osasuntsuak eraikitzea eta komunitatea sortzea da xedea. Azken finean, inor ez da bere osotasunean bakarrik hazten; denok dugu ingurukoekin egoteko, harremanak izateko eta elkarri laguntzeko beharra, bete-betean bizitzeko.

Ikasturte honetan, eguneroko bizitza eraldatzen duten keinu txikiak ereiten jarraitu nahi dugu: hitz goxo bat, bidelagun den begirada bat, laguntzen duen esku bat, babesa ematen duen presentzia bat. Hor hasten da benetako aldaketa.

• Ikastetxeko gela eta espazio bakoitza topagune izan dadila.
• Pertsona bakoitzak bere lekua aurki dezala.
• Zaintzako keinu bakoitzak itxaropena piztu dezala.

Eskola osoak maitatzen eta zaintzen ikasten duenean, munduarentzat argi bihurtzen da.

2026-2027 ikasturte bikaina izan!


HAITIREKIN BAT EGITEN

  Aurten ere, gure ikastetxeak FISCekin batera Haitiko proiektuan parte hartuko du. Proiektu honen bidez, Haitiko haur eta familien erreali...