lunes, 9 de noviembre de 2026

HAITIREKIN BAT EGITEN

 Aurten ere, gure ikastetxeak FISCekin batera Haitiko proiektuan parte hartuko du. Proiektu honen bidez, Haitiko haur eta familien errealitatea ezagutzeko aukera izango dugu, eta elkartasunaren, justiziaren eta konpromisoaren balioak lantzen jarraituko dugu.

Horretarako, ikasleek adinera egokitutako materiala ikusi eta hausnartuko dute. Bideoen, irudien eta testigantzen bidez, Haitiko komunitateen egoera hobeto ezagutuko dugu, eta geure buruari galdera garrantzitsuak egingo dizkiogu:

  • Nola bizi dira beste herrialde batzuetako haur eta familiak?
  • Zer egin dezakegu mundu justuago bat eraikitzeko?
  • Nola lagun dezakegu, gure eguneroko ekintza txikien bidez?

Ikaskuntza honek gure bihotza zabaltzera eta beste pertsona batzuekin lotura estuagoa sentitzera gonbidatzen gaitu. Izan ere, mundua aldatzeko bidea elkar ezagutzetik eta elkar zaintzetik hasten da.

Haitirekin bat eginez, itxaropena eraikitzen jarraitzen dugu. 馃挋馃寧


domingo, 8 de noviembre de 2026

MARIA HAURRAREN HILABETEA

 Egun on denoi! Laster egun berezi bat ospatuko dugu gure eskolan: azaroaren 20an, Maria Haurraren jaia. Agian Mariaz pentsatzen dugunean, Jesusen ama bezala irudikatzen dugu. Baina Maria ere haurra eta gaztea izan zen, gu bezala.

Mariak berak ere ikasi behar izan zuen. Hazi egin zen. Zalantzak izango zituen. Beste pertsonen laguntza beharko zuen. Eta pixkanaka ikasi zuen Jainkoarengan konfiantza izaten eta besteak maitatzen. Horregatik aukeratu zuen Santa Joanak Maria Haurraren irudia bere ikasleentzat hain garrantzitsua izatea.

Joanak bazekien pertsona ona izatea ez dela egun batetik bestera lortzen. Pixkanaka ikasten dugu. Entzuten ikasten dugu. Besteak errespetatzen ikasten dugu. Barkatzen ikasten dugu. Laguntzen ikasten dugu. Eta besteak zaintzen ere ikasten dugu. Maria ere horrela hazi zen.

Horregatik, Maria Haurrari begiratzeak galdera bat egitera gonbidatzen gaitu: Ni, zertan ari naiz hazten? Ez gara altueraz edo adinez hazteaz bakarrik ari. Agian pazientzia handiagoa izaten ari naiz. Agian besteak gehiago entzuten. Agian lagun hobea izaten. Agian etxean gehiago laguntzen. Agian bakarrik dagoen norbaitengana hurbiltzen.

Guztiok daukagu zerbait ikasteko eta hobetzeko. Eta ez dugu perfektuak izan behar. Garrantzitsuena da egunero urrats txiki bat ematea. Datozen egunetan Maria Haurrari begiratuko diogu eta bere balio batzuk ezagutuko ditugu. Gaur, lehenengo pausoa hau izango da:

Pentsatu: zer balio landu nahi dut nik gehiago nire bizitzan?

MAITA EZAZU, MARIA BEZALA HAZTEN ETA BESTEAK ZAINTZEN IKASIZ!



Zer gustatzen zait nire buruaz? Zein da nire indarguneetako bat? Zertan gustatuko litzaidake gehiago haztea edo hobetzea?

martes, 3 de noviembre de 2026

MUGAK, ZUK JARTZEN DITUZU!

 

Aste honetan, LHko ikasleek 脕lex Rocaren istorioa ezagutuko dute goizeko gogoetan.

Alexek bere bizitzan hainbat zailtasuni aurre egin behar izan die, baina horrek ez dio eragotzi bere ametsen atzetik joatea eta erronka handiak lortzea. Bere historiaren bidez, ikasleekin ideia garrantzitsu batzuk landuko ditugu:

馃挭 Zailtasunen aurrean ez amore ematea.
馃 Besteen laguntzaren garrantzia.
❤️ Pertsona bakoitza den bezala baloratzea.
馃尡 Geure buruarengan konfiantza izatea eta hazten jarraitzea.

脕lex Rocaren leloak ederki laburbiltzen du gogoetaren mezua:

«Muga zeuk jartzen duzu.»

Bideoa ikusi ondoren, ikasleek beren adinera egokitutako hausnarketa egingo dute:
Zer egiten dut zailtasun bat aurkitzen dudanean? Nork laguntzen dit aurrera egiten? Eta nik nola lagun diezaioket beste bati?

馃帴 Ikusi aste honetako gogoetan erabiliko dugun bideoa:


Batzuetan ezin dugu gertatzen zaiguna aukeratu, baina bai nola erantzun, nola saiatu eta nola lagundu elkarri.

lunes, 2 de noviembre de 2026

GUREGAN ARRASTO ONA UTZI DUTENAK GOGORATUZ!

Egun on denoi! Azken egun hauetan bi egun berezi izan ditugu. Azaroaren 1ean Santu Guztien Eguna ospatu genuen, eta atzo, azaroaren 2an, dagoeneko gure artean ez dauden pertsonak gogoratzeko eguna izan zen. Gaur horri buruz pixka bat pentsatu nahi dugu. Baina ez dugu tristuraz bakarrik hitz egingo. Gogoratzeaz eta eskertzeaz ere hitz egingo dugu.

Gure bizitzan pertsona askok uzten dute arrastoa: batzuek momentu zailetan lagundu digute; beste batzuek entzun egin gaituzte; batzuek barre egiten irakatsi digute; beste batzuek aholku bat eman digute edo beti gure ondoan egon dira. Pertsona horietako batzuk gurekin daude oraindik. Beste batzuk, agian, dagoeneko ez.

Bai…, zerbait berezia gertatzen da: Pertsona bat gure ondoan ez dagoen arren, gugan utzi duen arrastoa gera daiteke. Bere hitzak gogoratzen ditugu. Elkarrekin bizi izandako uneak. Bere irribarrea. Bere keinuak. Guri erakutsi ziguna. Horregatik, norbait gogoratzea ez da bakarrik faltan botatzea, sskerrak ematea ere bada.

Gaur unetxo batez geldituko gara. Pentsa ezazu zure bizitzan arrasto ona utzi duen pertsona batean. Zurekin egon daiteke oraindik, edo agian dagoeneko ez. Zer eman dizu pertsona horrek? Zer ikasi duzu berarengandik?

Eta orain beste galdera bat: Nik zer nolako arrastoa utzi nahi dut besteengan? Agian norbaitek gogoratuko du entzun egin niolako. Agian lagundu egin niolako. Agian bakarrik zegoenean hurbildu nintzelako. Agian hitz on bat esan niolako. Egunero uzten dugu arrastoren bat besteengan. Saia gaitezen arrasto ona izaten.

MAITA EZAZU, BESTEENGAN ARRASTO ONA UTZIZ!



Keinu 1: Sensibilizazio galderak: Nor da nire bizitzan arrasto ona utzi duen pertsona bat? Zer ikasi dut berarengandik? Nik zer arrasto utzi nahi dut besteengan?

Keinu 2: Egin minutuko isilunea gure bizitzan garrantzitsuak izan diren pertsonak gogoratzeko eta haiengandik jaso duguna eskertzeko.

lunes, 26 de octubre de 2026

SANTU GUZTIEN EGUNA ETA GAU BELTZA

Oroitzapen politak, esker ona eta maitasun-keinu txikiak

Santuak pertsona oso bereziak izan ziren, gu bezala hemen Lurrean bizi zirenak.

Santuak ez ziren pertsona perfektuak. Maitatzen, laguntzen, barkatzen eta mundua pixka bat hobea egiten saiatu ziren pertsonak ziren. Eta guk ere egin dezakegu hori!

Pertsonak laguntzen eta zaintzen zituzten, eskuak luzatzen zituzten, otoitz egiten zuten, barkatzen zuten...

Gau Beltza eta gure oroitzapenak



Aspaldi, Euskal Herriko herri askotan, udazkeneko gau ilunak iristen zirenean, jendea kalabazak hustu, barruan argi bat jarri eta etxeak apaintzen hasten zen. Gau Beltza ospatzen zuten, urteko garai ilunari eta gure oroitzapenei ongietorria egiteko.

Egun horretan, gogoratzen ditugu maite ditugun pertsonak, gure ondoan egon ala ez. Haiekin bizitako une politak gogoratzeak irribarre bat ekar diezaguke, eta eskerrak eman diezazkiekegu gure bizitzako parte izan direlako.

Egun honek gogorarazten digu maitasuna eta oroitzapen politak gurekin geratzen direla, eta inguruko pertsonei maitasuna erakustea oso garrantzitsua dela.

Gogoetaren helburua

Maite ditugun pertsonen oroitzapen politak baloratzea, esker ona lantzea eta maitasuna eguneroko ekintza txikien bidez adieraztea, tristuran edo galeraren minean gehiegi sakondu gabe.

Jardueraren garapena

1. Hasiera: Irakasleak Gau Beltzaren esanahia azalduko du, oroitzapenekin eta guretzat garrantzitsuak diren pertsonekin lotuz.

2. Jarduera: Haurrek pertsona berezi batekin bizitako une polit bat gogoratuko dute, eta marraztu edo idatziko dute.

3. Partekatzea: Nahi dutenek beren oroitzapena azalduko diete ikaskideei. Inor ez da hitz egitera behartuko.

4. Amaiera: Guztion artean pentsatuko dute nola erakutsi diezaiekegun maitasuna eta esker ona gure inguruko pertsonei.

Gogoeta-galderak

  • Zer gauza polit gogoratzen ditugu maite ditugun pertsonez?

  • Nola sentitzen gara haiekin bizitako uneak gogoratzean?

  • Zer ikasi dugu pertsona horiengandik?

  • Nola erakuts diezaiekegu gure maitasuna eta esker ona inguruko pertsonei?

Gogoratu: denok egin dezakegu mundua pixka bat hobea, egunero maitasun-keinu txikiak eginez! ❤️



SANTU GUZTIEN EGUNA

 Egun on denoi! Laster, hurrengo asteburuan hain zuzen ere, Santu Guztien Eguna ospatuko dugu. “Santu” hitza entzuten dugunean, agian elizetako irudiak edo duela urte asko bizi izan ziren pertsonak etortzen zaizkigu burura. Baina… zer da santu izatea?

Santuak ez ziren pertsona perfektuak. Haiek ere zalantzak izan zituzten, akatsak egin zituzten eta momentu zailak bizi izan zituzten. Baina gauza bat saiatu ziren egiten: Jesusen eredua jarraituz, beste pertsonak maitatzen saiatu ziren.

Eta hori eguneroko gauza txikietan egiten zuten: bakarrik zegoenarengana hurbilduz; laguntza behar zuenari eskua luzatuz; barkatzen saiatuz; daukatena besteekin partekatuz; triste zegoenari entzunez… Ez al zaizkizue ezagunak egiten gauza horiek? Azken asteotan guk ere horretaz hitz egin dugu: besteak ikusi, entzun, zaindu, lagundu eta inor bakarrik ez utzi.

Jesusek honela esan zien bere lagunei: «Zuek zarete munduaren argia.» (Mt 5,14)

Argi batek ez du zarata handirik egiten. Baina pizten denean, ingurua pixka bat argiago egiten du. Guk ere gauza bera egin dezakegu. Agian ez dugu gauza ikusgarririk egingo. Baina gure keinu txikiekin gure ingurua pixka bat hobea egin dezakegu.

Pentsa ezazu une batez: Nor da nire inguruan ongia egiten duen pertsona bat? Zer dauka pertsona horrek berezia?

Eta beste galdera bat: Nik zer egin dezaket gaur nire inguruan argi pixka bat jartzeko?

MAITA EZAZU, ZURE INGURUAN ARGIA IZANEZ!



Aukeratu bi keinu hauen artean:

Keinu 1: Sensibilizazio galderak: Zer esan nahi du niretzat “pertsona ona” izateak? Nor ezagutzen dut bere keinuekin besteei on egiten diena? Zer keinu txiki egin dezaket nik aste honetan nire ingurua hobetzeko?

Keinu 2: Minutuko isilunea egin ezazu guretzat onak izan diren pertsoanak gogoratzeko eta euren presentzia eskertzeko.

mi茅rcoles, 21 de octubre de 2026

Elkartasunak mugak gainditzen ditu: Kongoko errealitatera hurbildu gara/La solidaridad traspasa fronteras: nos acercamos a la realidad del Congo.

Atzo arratsaldean, urriak 20, El Pilar Ikastetxean elkartasun-topaketa berezia izan genuen. Bertan, FISC erakundeak Kongoko Errepublika Demokratikoko Kalemie hirian garatzen duen proiektua ezagutzeko aukera izan genuen.

Ayer por la tarde, 20 de octubre, celebramos en El Pilar Ikastetxea un encuentro muy especial en torno a la solidaridad. Tuvimos la oportunidad de conocer el proyecto que FISC desarrolla en Kalemie, Rep煤blica Democr谩tica del Congo.




Proiektu honen helburua gatazka armatuaren ondorioz lekualdatutako emakumeen eta familien bizi-baldintzak hobetzea da, osasun-arreta, laguntza psikologikoa eta prestakuntza eskainiz. Horretarako, osasun-azpiegiturak berritu eta beharrezko ekipamenduak eskuratu nahi dira.

Esta iniciativa busca mejorar las condiciones de vida de mujeres y familias desplazadas por el conflicto armado, facilitando atenci贸n sanitaria, acompa帽amiento psicol贸gico y formaci贸n. Para ello, se contempla la rehabilitaci贸n de instalaciones sanitarias y su dotaci贸n de equipamiento m茅dico.


Irungo Udalaren laguntza jaso duen ekimen honen bidez, urrun dagoen baina axolagabe uzten ez gaituen errealitate batera hurbildu ginen.

Gracias a este proyecto, que cuenta con el apoyo del Ayuntamiento de Irun, pudimos acercarnos a una realidad lejana geogr谩ficamente, pero que no puede dejarnos indiferentes.

Eskerrik asko topaketan parte hartu zenuten guztioi!

¡Gracias a todas las personas que participasteis en el encuentro!


Elkartasuna ez da distantzietan neurtzen, besteengana hurbiltzeko dugun gaitasunean baizik.

Porque la solidaridad no se mide en distancias, sino en nuestra capacidad de acercarnos a los dem谩s.



HAITIREKIN BAT EGITEN

  Aurten ere, gure ikastetxeak FISCekin batera Haitiko proiektuan parte hartuko du. Proiektu honen bidez, Haitiko haur eta familien erreali...