Aurten ere, gure ikastetxeak FISCekin batera Haitiko proiektuan parte hartuko du. Proiektu honen bidez, Haitiko haur eta familien errealitatea ezagutzeko aukera izango dugu, eta elkartasunaren, justiziaren eta konpromisoaren balioak lantzen jarraituko dugu.
Horretarako, ikasleek adinera egokitutako materiala ikusi eta hausnartuko dute. Bideoen, irudien eta testigantzen bidez, Haitiko komunitateen egoera hobeto ezagutuko dugu, eta geure buruari galdera garrantzitsuak egingo dizkiogu:
Nola bizi dira beste herrialde batzuetako haur eta familiak?
Zer egin dezakegu mundu justuago bat eraikitzeko?
Nola lagun dezakegu, gure eguneroko ekintza txikien bidez?
Ikaskuntza honek gure bihotza zabaltzera eta beste pertsona batzuekin lotura estuagoa sentitzera gonbidatzen gaitu. Izan ere, mundua aldatzeko bidea elkar ezagutzetik eta elkar zaintzetik hasten da.
Haitirekin bat eginez, itxaropena eraikitzen jarraitzen dugu. 馃挋馃寧
Egun on denoi! Laster egun berezi bat ospatuko dugu
gure eskolan: azaroaren 20an, Maria Haurraren jaia. Agian Mariaz
pentsatzen dugunean, Jesusen ama bezala irudikatzen dugu. Baina Maria ere
haurra eta gaztea izan zen, gu bezala.
Mariak berak ere ikasi behar izan
zuen. Hazi egin zen. Zalantzak izango zituen. Beste pertsonen laguntza beharko
zuen. Eta pixkanaka ikasi zuen Jainkoarengan konfiantza izaten eta besteak
maitatzen. Horregatik aukeratu zuen Santa Joanak Maria Haurraren irudia
bere ikasleentzat hain garrantzitsua izatea.
Joanak bazekien pertsona ona
izatea ez dela egun batetik bestera lortzen. Pixkanaka ikasten dugu. Entzuten
ikasten dugu. Besteak errespetatzen ikasten dugu. Barkatzen ikasten dugu. Laguntzen
ikasten dugu. Eta besteak zaintzen ere ikasten dugu. Maria ere horrela hazi zen.
Horregatik, Maria Haurrari begiratzeak galdera bat
egitera gonbidatzen gaitu: Ni, zertan ari naiz hazten? Ez gara altueraz
edo adinez hazteaz bakarrik ari. Agian pazientzia handiagoa izaten ari naiz. Agian
besteak gehiago entzuten. Agian lagun hobea izaten. Agian etxean gehiago
laguntzen. Agian bakarrik dagoen norbaitengana hurbiltzen.
Guztiok daukagu zerbait ikasteko eta hobetzeko. Eta ez
dugu perfektuak izan behar. Garrantzitsuena da egunero urrats txiki bat ematea.
Datozen egunetan Maria Haurrari begiratuko diogu eta bere balio batzuk
ezagutuko ditugu. Gaur, lehenengo pausoa hau izango da:
Pentsatu:
zer balio landu nahi dut nik gehiago nire bizitzan?
MAITA EZAZU, MARIA BEZALA HAZTEN ETA BESTEAK
ZAINTZEN IKASIZ!
Zer gustatzen zait nire
buruaz? Zein da nire indarguneetako bat? Zertan gustatuko
litzaidake gehiago haztea edo hobetzea?
Aste honetan, LHko ikasleek 脕lex Rocaren istorioa ezagutuko dute goizeko gogoetan.
Alexek bere bizitzan hainbat zailtasuni aurre egin behar izan die, baina horrek ez dio eragotzi bere ametsen atzetik joatea eta erronka handiak lortzea. Bere historiaren bidez, ikasleekin ideia garrantzitsu batzuk landuko ditugu:
馃挭 Zailtasunen aurrean ez amore ematea. 馃 Besteen laguntzaren garrantzia. ❤️ Pertsona bakoitza den bezala baloratzea. 馃尡 Geure buruarengan konfiantza izatea eta hazten jarraitzea.
脕lex Rocaren leloak ederki laburbiltzen du gogoetaren mezua:
«Muga zeuk jartzen duzu.»
Bideoa ikusi ondoren, ikasleek beren adinera egokitutako hausnarketa egingo dute: Zer egiten dut zailtasun bat aurkitzen dudanean? Nork laguntzen dit aurrera egiten? Eta nik nola lagun diezaioket beste bati?
馃帴 Ikusi aste honetako gogoetan erabiliko dugun bideoa:
Batzuetan ezin dugu gertatzen zaiguna aukeratu, baina bai nola erantzun, nola saiatu eta nola lagundu elkarri.
Egun
on denoi! Azken egun hauetan bi egun berezi izan ditugu. Azaroaren 1ean Santu
Guztien Eguna ospatu genuen, eta atzo, azaroaren 2an, dagoeneko gure artean
ez dauden pertsonak gogoratzeko eguna izan zen. Gaur horri buruz pixka bat
pentsatu nahi dugu. Baina ez dugu tristuraz bakarrik hitz egingo. Gogoratzeaz
eta eskertzeaz ere hitz egingo dugu.
Gure
bizitzan pertsona askok uzten dute arrastoa: batzuek momentu zailetan lagundu
digute; beste batzuek entzun egin gaituzte; batzuek barre egiten irakatsi
digute; beste batzuek aholku bat eman digute edo beti gure ondoan egon dira. Pertsona
horietako batzuk gurekin daude oraindik. Beste batzuk, agian, dagoeneko ez.
Bai…,
zerbait berezia gertatzen da: Pertsona bat gure ondoan ez dagoen arren,
gugan utzi duen arrastoa gera daiteke. Bere hitzak gogoratzen ditugu. Elkarrekin
bizi izandako uneak. Bere irribarrea. Bere keinuak. Guri erakutsi ziguna. Horregatik,
norbait gogoratzea ez da bakarrik faltan botatzea, sskerrak ematea ere bada.
Gaur
unetxo batez geldituko gara. Pentsa ezazu zure bizitzan arrasto ona utzi
duen pertsona batean. Zurekin egon daiteke oraindik, edo agian dagoeneko
ez. Zer eman dizu pertsona horrek? Zer ikasi duzu
berarengandik?
Eta orain beste galdera bat: Nik zer nolako
arrastoa utzi nahi dut besteengan? Agian norbaitek gogoratuko du entzun
egin niolako. Agian lagundu egin niolako. Agian bakarrik zegoenean hurbildu
nintzelako. Agian hitz on bat esan niolako. Egunero uzten dugu arrastoren bat
besteengan. Saia gaitezen arrasto ona izaten.
MAITA EZAZU, BESTEENGAN ARRASTO ONA UTZIZ!
Keinu 1: Sensibilizazio galderak: Nor da nire bizitzan
arrasto ona utzi duen pertsona bat? Zer ikasi dut
berarengandik? Nik zer arrasto utzi nahi dut besteengan?
Keinu 2: Egin minutuko isilunea gure bizitzan garrantzitsuak izan
diren pertsonak gogoratzeko eta haiengandik jaso duguna eskertzeko.