lunes, 2 de noviembre de 2026

GUREGAN ARRASTO ONA UTZI DUTENAK GOGORATUZ!

Egun on denoi! Azken egun hauetan bi egun berezi izan ditugu. Azaroaren 1ean Santu Guztien Eguna ospatu genuen, eta atzo, azaroaren 2an, dagoeneko gure artean ez dauden pertsonak gogoratzeko eguna izan zen. Gaur horri buruz pixka bat pentsatu nahi dugu. Baina ez dugu tristuraz bakarrik hitz egingo. Gogoratzeaz eta eskertzeaz ere hitz egingo dugu.

Gure bizitzan pertsona askok uzten dute arrastoa: batzuek momentu zailetan lagundu digute; beste batzuek entzun egin gaituzte; batzuek barre egiten irakatsi digute; beste batzuek aholku bat eman digute edo beti gure ondoan egon dira. Pertsona horietako batzuk gurekin daude oraindik. Beste batzuk, agian, dagoeneko ez.

Bai…, zerbait berezia gertatzen da: Pertsona bat gure ondoan ez dagoen arren, gugan utzi duen arrastoa gera daiteke. Bere hitzak gogoratzen ditugu. Elkarrekin bizi izandako uneak. Bere irribarrea. Bere keinuak. Guri erakutsi ziguna. Horregatik, norbait gogoratzea ez da bakarrik faltan botatzea, sskerrak ematea ere bada.

Gaur unetxo batez geldituko gara. Pentsa ezazu zure bizitzan arrasto ona utzi duen pertsona batean. Zurekin egon daiteke oraindik, edo agian dagoeneko ez. Zer eman dizu pertsona horrek? Zer ikasi duzu berarengandik?

Eta orain beste galdera bat: Nik zer nolako arrastoa utzi nahi dut besteengan? Agian norbaitek gogoratuko du entzun egin niolako. Agian lagundu egin niolako. Agian bakarrik zegoenean hurbildu nintzelako. Agian hitz on bat esan niolako. Egunero uzten dugu arrastoren bat besteengan. Saia gaitezen arrasto ona izaten.

MAITA EZAZU, BESTEENGAN ARRASTO ONA UTZIZ!



Keinu 1: Sensibilizazio galderak: Nor da nire bizitzan arrasto ona utzi duen pertsona bat? Zer ikasi dut berarengandik? Nik zer arrasto utzi nahi dut besteengan?

Keinu 2: Egin minutuko isilunea gure bizitzan garrantzitsuak izan diren pertsonak gogoratzeko eta haiengandik jaso duguna eskertzeko.

HAITIREKIN BAT EGITEN

  Aurten ere, gure ikastetxeak FISCekin batera Haitiko proiektuan parte hartuko du. Proiektu honen bidez, Haitiko haur eta familien erreali...